| 1603 | Katalina Erausoko, gerora "moja alferez" bezala ezagunago, Amerikara abiatu zen. | 1605 | Cervantesek "On Kixote" argitaratu zuen. Shakespeareren sormen lanak goia jotzen ari ziren. |
| 1609-11 | Sorginkeria prozesuak Lapurdin, eta ondoren Zugarramurdin eta Hondarribian. | 1609 | Moriskoen kanporatzea Felipe III.aren erresuma guztietatik (Gaztela, Nafarroa, Aragoiko Koroa eta Portugaldik). |
| 1615 | Gipuzkoako herri gehienak hiribilduetatik askatu ziren. Gizartearen baserritartzea: burdinaren eta merkataritzaren gainbehera artoaren hedakuntzak berdindu zuen. | 1620 | Ehun bat gizon, emakume eta haur "Mayflower" delakoan ontziratu ziren Ingalaterratik Iparramerikara, beren erlijioa askatasunez praktikatu ahal izateko. |
| 1638 | Frantziako tropek Hondarribia setiatu zuten, Hogeita Hamar Urteko Gerraren testuinguruan. | 1639 | Errusiar kolonoak Itsaso Bareraino iritsi ziren: Siberiaren errusiartasunaren sendotzea. |
| 1659 | Diego Velazquez pintorea Bidasoaraino etorri zen, Pirinioetako Hitzarmenaren eszenarioak prestatzera. | 1652 | Lehendabiziko boerrak Hegoafrikara iritsi ziren, Holandatik alde eginda. |
| 1687 | Francisca Akulodikok "Noticias principales y verdaderas" hamabostekaria Donostian inprimatu zuen. | 1687 | Newtonek grabitazio unibertsalaren legea formulatu zuen. |
| 1728 | Caracasko Errege Konpainia Gipuzkoarra fundatu zen. | 1721 | Bachek Brandenburgeko Kontzertua konposatu zuen. |
| 1738 | Loiolako basilikaren inaugurazioa. | 1744 | 84.000 indigena erroldatu zituzten jesulagunek Hegoamerikako berrogei bat guaraniar misiotan banatuta. |
| 1746 | Oligarkia ilustratuaren lehen solasaldi-bilerak Azkoitian, Euskalerriko Adiskideen Errege Elkartearen ernamuin. | 1751 | Jakintza ilustratua laburbiltzen zuen Entziklopediaren lehen liburukiaren argitalpena Frantzian. Mugan, aleak bahitzen saiatzen zen Inkisizioa. |
| 1766 | Bigarren matxinada handia ekonomiaren liberalizazioaren aurka; Europar mendebaldean gertatzen ari ziren beste errebolta askorekin bat zetorren. | 1776 | Estatu Batuen independentzia aldarrikapena eta "Virginiako adierazpena", giza eskubideen lehena, nahiz eta emakumeak, indiarrak eta beltzak at uzten zituen. |
| 1783 | Fausto Elhuyarrek wolframioa bakartu zuen Bergarako Errege Seminarioan. | 1784 | James Wattek lurrun-makina patentatu zuen: ezinbesteko makineria, industriaren eta burdinbidezko nahiz itsasoko garraioaren iraultzarako. |
| 1793-95 | Frantziako tropa iraultzaileek Gipuzkoa konkistatu zuten; Karibeko Santo Domingo uhartearen truke itzuli zioten Espainiako Erresumari. | 1794 | Lapurdi hegoaldeko 4.000 lagun baino gehiago Landetara deserriratu zituzten zenbait hilabetez, Iraultzaren aurkakoak zirelakoan. Laurdena erbestean hil zen. |