| 1458 | Joanes Antxietako Errege-erregina Katolikoen Gorteko musikaria izango zenaren jaiotza, Azpeitian. | 1452 | Leonardo de Vinci jaio zen. Errenazimentuaren adibiderik gailena da, denetariko jakintza osoro bereganatu nahi zuen heinean. |
| 1468 | Rodrigo Baltzategiko artzainak Ama Birjina Arantzazun agertu zitzaiola zin egin zuen. | 1478 | Errege-erregina Katolikoek Inkisizioa sortu zuten. |
| 1492 | Gipuzkoarren presentzia Amerikara iritsitako Kolonen espedizioan. | 1492 | Granadaren konkista, eta judutarren kanporatzearen hasiera Penintsulako erresuma guztietatik. |
| 1498 | Halabeharrezko sute batek Hondarribia zeharo erre eta 9 etxe baizik ez ziren geratu: harriaren erabilera eta bestelako neurriak sustatu ziren Gipuzkoako hiribilduetan. | 1498 | Vasco de Gama portugaldarra Indiaraino iritsi zen itsasoz, Afrikan barrena: turkiarren kontrolpeko zetaren bidea ez zen jada Asiako produktuen sarbide bakarra. |
| 1522 | Elkano getariarra, lurbira egin zuen lehen espedizioaren buru. | 1517 | Lutherek Eliza kritikatu eta bere tesiak plazaratu zituen: protestantismoa sortu eta hedatzen hasi zen. |
| 1527 | Gipuzkoar itsasontziak Ternuan zebiltzalako lehen aipu idatziak. | 1530 | Nafarroaren behin betiko banaketa, Penintsula aldeko Nafarroa Gaztelak konkistatu ondoren. |
| 1540 | Igartubeiti dolare-baserria eraikitzen hasi zen: halakoak milaka eraiki ziren Gipuzkoan, gorakada ekonomikoaren adierazle. | 1540 | Aita Santuak Erroman baietsi zuen Jesusen Konpainia, Europan Kontrarreforma katolikoari ekin eta Asian eta Amerikan Ebanjelioa zabaldu zuena. |
| 1555 | Gipuzkoarren garaipen handia frantziarren kontrako kortsoan, nahiz eta mila marinel galdu hiru urtean. | 1542 | Gaztelarrek Amerikako indigenen aurka egindako gehiegikeriak salatu zituen Frai Bartolome de las Casasek: haien esklabotasuna legalki galaraztea lortu arren, praktikan ez zuen arrakasta handirik izan. |
| 1561 | Lope Agirreko Amazonasen esploratzaile oñatiarrak bere burua Felipe II.aren traidoretzat zuen. | 1560 | Baxenabarreko erregina Joana Albretekok, kalbinista bihurtuta, Bibliaren euskarazko itzulpena sustatu zuen. |
| 1565 irian | Gonzalo Perkaiztegiko hernaniarrak "Indiako" artoa Euskal Herrira ekarri eta hedatu zuen. | 1564-67 | Perez Lazarragako arabarrak Errenazimentuaren estiloko poema batzuk eta artzain-eleberri bat idatzi zituen euskaraz. |
| 1567 | Donostia arteko lurralde gipuzkoarra eta Nafarroako Baztan-Bidasoa Baionako elizbarrutiarenetik Iruñekoarenera iragan ziren. | 1568 | Gehiengo protestanteko Herbehereek buru egin zioten Felipe II.ari: 80 urteko gerraren ondoren, behin betiko independentzia erdietsi zuten. |
| 1588 | Aktibitate ekonomiko azkarra Pasaiako ontzioletan, "Armada Garaiezinean" galdutako itsasontziak ordeztearren. | 1584 | Iparramerikako lurralde batek Virginia izena hartu zuen, Isabel I.a "erregina birjinaren" omenez: Ingalaterra aintzat hartzeko moduko itsas potentzia militar eta ekonomikoa zen. |